Tlf: 688 801 032   web@guredenda.com

Saskia hutsik dago

Nor gara? Zer egiten dugu hemen?

 

ongi etorri galeria 

Euskal Herriko marka eta produktuen erakustoki zabala izateko asmoarekin jaio da Gure denda online plataforma www.guredenda.com. Bertako kultura, gastronomia, moda, jokoak eta etorkizun hurbilean, gure herrian esparru ezberdinetan (gizartea, kultura, kirola) lanean ari diren adierazpen ezberdinei , bertan egoteko aukera eskaini nahi die.

Gure Liburuak-ek (http://gureliburuak.com) bultzatutako egitasmoa da Gure denda. Banatzaile eta multinazional handien aurrean, euskal kultura eta musika bildu eta hauspotzeko egin duen moduan, beste pauso berri bat eman nahi du egitasmo honekin, Euskal Herrian sakabanatuta dauden leiho txiki guzti horiek, gune zabal eta dinamiko bat izan dezaten.

Gure dendan, gure lurrean hazitzen diren elikagaiak eta gure fruituetatik ateratako edariak dastatu ahal izango dituzu. Gure modaz jantzi, gure literaturaz busti, eta gure musika eta artearekin hunkituko zara.

Gure haurrek, gure hizkuntzan sortutako joko zahar nahiz berriekin ikasi eta ongi pasatuko dute. Gure helduek ere jolasteko aukera izango dute, gure dendan aurkituko dituzten hamaika sexu erlazio ezberdinetarako aukeratu ditugun jostailu erotikoekin.

Zure erosketak gure eskaintzari lotuta egongo direla espero dugu. Badakigu ez direla garai onak dirua alferrik gastatzeko. Horretarako, egunez egun, denda hau zuretzat erakargarriagoa egitea izango da gure helburua eta horreterako, gure ilusio guztia, sormena eta lana eskainiko diogu.